Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako kultur hedapenerako Gela programaren barruan, gaurko saioa artea eta diseinuari buruzko bigarrengoa izango da. 18:00etan hasiko da, eta doakoa izango da sarrera.
Hain zuzen ere, Neri Oxman disenatzaile, asmatzaile eta MIT Media Labeko irakasleari buruz hitz egingo dute. Izan ere, berak diseinua, biologia, konputazioa eta materialen ingeniaritza uztartzen ditu bere lanetan.
Orokorrean, artearen eta diseinuaren profesionalek garatutako lan metodoak aztertzen dituzte saio horietan, eta aldi berean egileen eta artisten alde biografikoak ere lantzen dituzte.