Aste honetan hasi dituzte Zelai Ondon dagoen bolatokiko lanak. Hondeamakinak ikus daitezke bertan, eta dagoeneko bolatokiko lur zati bat altxatu dute.
Udalak 2024ko aurrekontuan 1,8 milioi euro aurreikusi zituen kirol instalazioen mantenua egiteko, kirol probak antolatzeko nahiz arlo horretako inbertsioak egiteko, eta bertan koka daiteke Zelai Ondoko bolatokiaren obra. Gerora, apirila hasieran, udalak leku horretako estalki berriaren lanak lehiaketa publikora atera zituen, eta jakinarazi zuen proiektuaren obrek 264.802 euroko aurrekontua izango zutela (BEZ kanpo), eta lanak hiru hilabetetan amaitu beharko zituela enpresak.