Iritsi dira uda herrian igaroko duten haur sahararrak

Julene Sorarrain

Zarautzen, Getarian eta Orion uda igaroko duten haur sahararrak. (Saharautz elkartea)

Saharautz elkarteak lau haurren etorrera bideratu du Oporrak Bakean programaren barruan eta Zarauzko, Getariako eta Orioko familiek hartuko dituzte etxean.

Igande arratsaldean iritsi ziren Mendebaldeko Saharako haurrak Zarautzera, aurtengo Oporrak Bakean programaren baitan eta dagoeneko beren udako etxeetan daude. Lau haur dira guztira Saharautz Elkartearen bitartez ekarri dituztenak; bat Getariara, bi Zarautzera eta beste bat Oriora etorri dira uda igarotzera eta abuztuaren bukaera arte egongo dira Euskal Herrian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide