Dagoeneko ikus daiteke Photomuseumen Modus Vivendi bildumako azken erakusketa

Mireia Galarza Bastida 2024ko uztailaren 3a

'Untitled from painted flowers', 2008. (Nobuyoshi Araki)

Erakusketak argazkiak, pinturak eta eskulturak biltzen ditu, eta "beren karga emozionalak dituzte, memoria, irudimen eta desioarenak, subjektu baten bila". 

Atzotik irailaren 1era bitartean ikusgai dago Photomuseumen Modus Vivendi bildumako azken erakusketa: Norberak, berez, bere kabuz jokatzen duena baino jokatuagoa da.

Erakusketak Fernando Garate eta Estrella Gomararen Modus Vivendi Bildumako hogeita hamar bat lan biltzen ditu, eta hainbat egileren obrak daude bertan, hala nola Jordi Alcarazenak, Jannis Kounellisenak, Leandro Fealenak eta Eugenio Ampudiarenak. 

Antolatzaileek azaldu dutenez, hautatutako lanak ez daude gai jakin baten menpe, ezta lanek berez osa dezaketen sareaz harago doan ezein proposamenen menpe ere. Erakusketak argazkiak, pinturak eta eskulturak biltzen ditu, eta "beren karga emozionalak dituzte, memoria, irudimen eta desioarenak, subjektu baten bila". 

Ohi bezala, erakusketa museoaren ohiko ordutegian ikusi ahal izango dute herritarrek, asteartetik igandera 10:00etatik 14:00etara, eta 17:00etatik 20:00etara. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide