'Toldopeko ahotsak', udako podcast berria

Ian Ruiz Lizaso 2024ko uztailaren 2a

Zarauzko Emakumeen etxea. (GUKA)

Zarauzko Emakumeen Etxeak podcast berri bat sortu du eta uztailean zehar emitituko dute.

Uztailaren 9an hasiko da Toldopeko ahotsak izeneko podcasta, Emakumeen Etxearen eskutik. Uztailean zehar egingo dituzte saioak, zehazki, 9an, 16an eta 30ean. Saio guztiak goizeko 10:00etan emitituko dituzte, eta arlo askoren inguruan aditu zein aritu diren emakumeak elkarrizketatuko dituzte.

Podcasta zuzenean entzun ahal izango da Emakumeen Etxean. Honez gain, Zarauzko Udalaren Parekidetasun Departamentuko Youtubeko kanalean ere emitituko dituzte saioak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide