Realak eta Egoitz Aranak akordioa lortu dute Zarauzko jokalariak Reala B taldean joka dezan datorren denboraldian. Arana, San Fernando CD taldetik igaro ondoren, talde txuri urdinera itzuliko da, hamabi urte zituenetik entranatu duen taldera, hain zuzen.
Geldialdi laburra egin du San Fernando CDn, izan ere, Real Madril Castillaren aurka hiru gol jaso zituen atezainak, Cadizko taldearekin partida bakarra jokatu ostean.