Etzi ekingo diote aurtengo Kalerki jaialdiari

Ian Ruiz Lizaso 2024ko uztailaren 2a

2024ko Kalerkiren aurkezpena. (Julene Sorrarain)

Uztailak 4tik 6ra bitartean Zarauzko kaleak antzerkiz beteko dira Kalerki jaialdiaren eskutik.

Aurtengo Kalerki jaialdia ostegunean, uztailaren 4an, hasiko da. Aurtengo edizioaren egitarauak hamalau ikuskizun jasotzen ditu, eta herriko hainbat gune izango dira horien agertoki. Ohiko lekuez gain, aurten Amalur parkea ere eszenatoki bihurtuko da.

Euskal Herrian ekoitzitako bost obra ikusteko aukera izango dute herritarrek; Euskal Herritik kanpoko proposamenik gehienak, berriz, herrialde katalanetatik etorriko dira, Kataluniatik eta Valentziatik zehazki. Era berean, Piti Peta Hofen Show ikuskizuna aurkeztuko dute Frantziako Compagnie LPM. Los Putos Makinaseko kideek.

EGITARAUA

Uztailak 4, osteguna

Euskorleans, Kukai Dantza (Euskal Herria). Udaletxea (ibiltaria), 18:30ean.

Wellcome & Sorry, Ganso y Cía (Euskal Herria). Santa Klara, 20:00etan.

Noeud, DAB dantza (Euskal Herria). Frontoi Txiki, 21:00etan.

B.O.B.A.S. Banda Orquestal Benéfica de Actor Sepulcrales, Jimena Cavalleti (Valentzia). Amalur parkea, 22:30ean.

Uztailak 5, ostirala

Los Mañas, Cia. Lucas Escobedo (Valentzia). Modelo aretoa (ibiltaria), 19:00etan.

Check-out, Adrián Conde (Asturias). Villa Manuela, 20:00etan.

Ohlimpiadas, Cia. La Sincro (Galizia). Frontoi Txiki, 21:00etan.

Piti Peta Hofen Show, Champagnie LMP. (Frantzia). Santa Klara, 22:30ean.

Uztailak 6, larunbata

Birakolore, Zurrunka Teatro & La Semilla Voladora (Euskal Herria). Modelo aretoa (ibiltaria), 18:00etan.

Gran sonata, Cia. Le Puant (Catalunya). Villa Manuela, 19:00etan.

Kasumay, Circo Los (Catalunya). Frontoi Txiki, 20:00etan.

Haurreskolari, Tio Teronen Semeak (Euskal Herria). Malekoia (Dama), 21:00etan.

En tierra de nadie, DA.TE Danza (Andaluzia). Munoa, 22:30ean.

Calacas, L'Estranya Cia. (Catalunya). Munoa (ibiltaria), 23:30ean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide