Bazkaria antolatu du Vista Alegreko auzo elkarteak

Mireia Galarza Bastida 2024ko uzt. 2a, 10:00

Beste urte bateko bazkaria. (Artxiboa)

Dagoeneko salgai daude txartelak auzo elkartean, eta 15 eta 8 euroren truke eskura daitezke horiek, hurrenez hurren, helduentzat eta umeentzat.

Jaietako herri bazkaria antolatu du Vista Alegreko auzo elkarteak uztailaren 13rako. Dagoeneko salgai daude txartelak auzo elkartean, eta 15 eta 8 euroren truke eskura daitezke horiek, hurrenez hurren, helduentzat eta umeentzat. Txartelak erosteko azken eguna uztailaren 7a izango dela azaldu dute antolatzaileek. Auzoko jubilatuek doan bazkaldu ahal izango dute, baina izena eman beharko dute aurrez.

Menua ere zehaztu dute antolatzaileek. Umeen kasuan zizkamizkak, makarroiak eta izozkia izango dituzte bazkaltzeko. Helduek, berriz, zizkamizkak, entsaladila errusiarra, txahal masailak, postrea, kafea eta edaria. 

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide