Arranopolak udako lehen emanaldia emango du uztailak 4ean Arranoko Gitarra Taldearen eskutik. Kontzertua, ohikoa denez bezala, 20:00etan izango da Musika Plazan, Arrano tabernaren ondoan atonduko duten agertoki txikian.
Arranoko Gitarra Taldeak, Beñat Intxausperen gidaritzapean, kontzertuak eman dituzte pasa diren hiru urteetan, ondorioz, aurtengoa laugarrena izango da. Urte hontan, beraiek izango dira Arranopolako udako kontzertuen denboraldia irekiko dutenak. Bestalde, Arranoko Gitarra Taldeak ez du klaserik emango udan, izan eren urritik ekainera emango dituzte.