Emaitza bolada onean da Ainhoa Murua triatleta zarauztarra eta horren erakusle da atzo Donostian lortu zuen garaipena: 45 urteko kirolariak distantzia olinpikoko Ondiz Memoriala irabazi zuen berriro ere. Hamalau urte ziren proban azkenekoz gailendu zenetik eta, atzokoarekin, zortzigarrenez irabazi du.
Bi ordu, hamabi minutu eta 55 segundo behar izan zituen Muruak ibilbidea osatzeko, eta, haren atzetik, Helene Alberdi helmugaratu zen bigarren postuan, minutu bat eta 11 segundora. Podiumeko hirugarren kutxa, berriz, Mikalaya Messer australiarrak bete zuen.
Gizonezkoetan, Francesc Godoy kataluniarra izan zen azkarrena bosgarrenez, eta, marka berria ezarri zuen gainera: ordu bat 55 minutu eta bost segundo. Bigarren eta hirugarren tokian, bestalde, Joanes Goitisolo eta Mikel Arrasate euskal triatletak sailkatu dira, hurrenez hurren.