Pagoeta mendizale elkarteak asteburu osoko irteera antolatu du Nafarroako Pirinioetara uztailaren 20 eta 21erako. Hiru Erregeen Mahaia eta Ezkaurre mendi ezagunera igoko dira eta parte hartzeko interesa dutenek jada eman dezakete izena elkartearen helbide elektronikora (pagoetame@gmail.com) mezua idatzita –bertan, norberaren datuak zehaztu beharko dituzte eta ordainagiriaren dokumentua erantsi– edo, aurrez aurre, Pagoetaren egoitzan, ostegunetan, 20:00etatik 21:00etara bitartean. Uztailaren 18a izango da azken eguna.
Elkarteak zehaztu du, halaber, Isabako Oxanea aterpean hartu dutela lotarako tokia eta plaza kopurua mugatua izango dela: 40 lagunentzako gehienez ere. Asteburu osoko irteerak izango guen kostuari lotuta, bestalde, argitu du merkeagoa izango dela prezioa bazkideentzat eta gazteentzat. Hala, 25 urte arteko bazkideek 55 euro ordaindu beharko dituzte eta 90 helduek. Bazkide ez direnek, aldiz, 60 eta 100, hurrenez hurren.