Harrobiko ale mordoxka bildu du Txaparrotanek

Aritz Mutiozabal 2024ko ekainaren 30a

Euriak tregua emanda, sekulako eskubaloi giroa bizitzen ari dira gaurkoan Desertu Txikian.

Haurren Txaparrotan hondartzako eskubaloi txapelketaren bigarren eta azken jardunaldia jokatzen ari dira gaur. Atzokoan euria izan bazuten oztopo, gaurkoan ateri eutsi dio eguraldiak egun osoan eta eskubaloiaz bestelako aldarte batekin jokatzeko beta izan dute jokalari gazteenek.

Hasierako ligaxkatxoak jokatuta, azken txanpako kanporaketara sailatu direnak ari dira arratsaldez lehian. Hain zuzen ere, ea zein taldek gainditzen dituen gurutzaketa guztiak finalera iritsi eta txapeldun izateko. Giroa ezin hobea da Desertu Txikian, eta garaileak garaile, eskubaloiaren festak harrobiko ale mordoxka bildu ditu asteburu honetan. Datorren astean, berriz, helduen txapelketari emango diote bide.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide