Musika Plaza erromeriazaleen topagune

Ian Ruiz Lizaso 2024ko eka. 30a, 09:00

Hainbat herritar dantzan, udako erromeria saioan. (Aritz Mutiozabal)

Gaurtik hasi eta abuztuko azken asteburua bitarte, erromeria saioak izango dira igande arratsaldetan. Lehenengo emanaldia Alaitz Roteta eta Ainara Saizarrek eskainiko dute, 18:30ean hasita.

Zarauzko Udalak ekitaldi ugari antolatu ditu udarako, eta aurten ere ez dira faltako erromeriak. Iazko esperientziak izan zuen erantzun ona ikusirik, bigarren urtez, Zarauzko Musika Plaza trikiti eta pandero jotzaileen eta euskal dantzen zalen topaleku bihurtuko da udako igandeetan.

Gaurtik hasita, ekaineko azken igandetik, abuztuko azken asteburura arte, erromeria saioak egingo dituzte astero-astero, 19:30ean. Lehen emanaldia Alaitz Roteta zarauztarrak eta Ainara Saizar aiarrak osatutako bikoak eskainik du, eta ondorengo saioetan, besteak bestea, Ostolaza eta Larrañaga, Arkaitz Allur eta Maddalen Arzallus, Izer eta Alabier, Bide Batez eta Fan&Go taldeak jarriko dute giroa.

Aiako Andatza auzoko Aristerrazu plaza erromeriaren tenplua bihurtu da. Azaroaren 1etik sanjoanetara bitartean antolatzen dituzte saioak, eta igandero erromeriazaleek bertan izaten dute hitzordua. Udan geldialdia izaten dutenez, Zarautzen izango dute dantzan jarraitzeko parada aurten ere.

EGITARAUA

  • Ekainak 30. Alaitz Roteta eta Ainara Saizar
  • Uztailak 7. Garixe, Lanberri eta Naiara
  • Uztailak 14. Ostolaza eta Larrañaga
  • Uztailak 21. Arkaitz Allur eta Maddalen Arzallus
  • Uztailak 28. Bide Batez
  • Abuztuak 4. Fan&Go
  • Abuztuak 1. Izer eta Alabier
  • Abuztuak 18. Etxebarria aita-semeak
  • Abuztuak 25. Elustondo anai-arrebak

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide