Nahia Zarauzko Artisten Elkarteak artisautza azoka zabaldu du Lege Zaharren Enparantzan, eta asteburu osoan izango da zabalik. Artisauekin harremanetan jartzeko eta haiek lanean ikusteko parada izateaz gain, produktuak erosteko aukera ezin hobea izan ohi dira hitzordu hauek. Tamalez, ordea, bustitik doa eguna gaurkoan, eta jende gutxi bertaratu da; bertaratutakopak, gainera, aterkiarekin.
Postuak zabalik egongo dira iluntzeko 20:30era arte, eta bihar ere egun osoan egongo dira, 10:30etik 20:30era. Biharko eguraldiak hobetzera egingo duela espero da. Bitxiak, oihalak, poltsak, egurrarekin egindako gaiak, horiek guztiak eta gehiago aurkituko daitezke azokan.