Laugarren postuak lortu zituen Zarautzen joan den asteko bi erlojupekoetan, eta postu berean amaitu du gaurkoan ere. Donibane Lohizunen Zibururuko VII. bandera jokatu dute, eta 12:08,25eko denbora lortuta, laugarren jarraitzen dute sailkapen orokorrean.
Zumaia izan da jaun eta jabe gaurkoan ere (12:25,59) eta bigarren sailkatu dira Astillero (12:33,78), eta hirugarren Kaiku (12:50,39). Bigarren txandan lehiatu da Zarautz, lehenengo kalean, eta beraiekin aritu dira Astillero, Kaiku eta Zumaia.
Mutilak, arratsaldean
Neskek ez ezik, KAE1eko mutilek ere izango dute estropada arratsaldean. 17:30ean hasiko da lehia, eta Ziburuko XXXII. Ikurriña jokatuko dute Zarauzko mutilek.