Duela pare bat aste jarri zuten moilan kukaña berria, baina hainbat herritarrek egindako erabilera desegokiagatik, apurtu egin zen. Udako ur jolasen denboraldiari hasiera emateko denbora gutxi falta denez, ZAEk eta udalak behin-behineko alternatiba prestatu dute, eta dagoeneko jarri dute kukaña hori ere. Ostegun arratsaldean egin zituzten muntaketa lanak, bideoan ikus daiteken bezala.
Moila biziberritzeko jolasei dagokionez, ZAEk jakinarazi ditu jada antolatutako saioak. Lau izango dira orotara, ostegunetan, iaz bezala, eta itsasgora arratsaldean egokitzen denean: uztailaren 4an eta 18an, eta abuztuaren 8an eta 22an, zehazki.