Sanpelaioak 2024

Gizon batek egindako eraso homofobo bat salatu dute txosnaguneko eragileek

Mireia Galarza Bastida

Munoako txosnagunea. (Artxiboa)

Beraien hitzetan, gertakari hau "ez da isolatua, eta egiturazko indarkeriari erantzuten dio".

Txosnagunea antolatzen ibili diren eragileek sanpelaioetan gertatutako eraso homofobo bat salatu berri dute euren sare sozialen bitartez. "Gogor" gaitzesten dute gertatutakoa, eta horrekin batera, "babes eta elkartasun guztia" adierazi nahi izan diete erasoa jasandako pertsonari eta bere inguruari. 

Beraien hitzetan, gertakari hau "ez da isolatua, eta egiturazko indarkeriari erantzuten dio". Gainera, eraso horiek festa garaian biderkatu egiten direla gehitu dute. Horregatik, garbi utzi dute: "Ez txosnagunean eta ez inon, ez dugu inolako erasorik onartzen!". 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide