Sanpelaioak 2024

Festak ere harrotasunez ospatzen dira

Ian Ruiz Lizaso 2024ko eka. 28a, 12:30

Gaur ekainaren 28a da, LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna. Horren harira, atzo arratsaldeko 18:30 aldera, ekitaldi ugari antolatu ziren txosnagunean eta horien artean prozesio musikatua egin zuten.

Euriak lagundu ez zuenez arren, Transpelayuak aurrera jarraitu zuten Bazion Ze Muitua herri mugimenduak antolatutako egitarau zabalarekin. Talo-jana eta herri olinpiaden ondoren, arratsaldeko 18:30 aldera, prozesio musikatua egin zuten Drag Pelayon. Kolektiboarentzat ereserki gisa bihurtu diren kantak abestu eta dantzatu zituzten kalez kale, prozesio bat antzezten zuten bitartean. Gainera, makillaje erakargarriak eta arropa koloretsuak izan ziren nagusi arratsaldeko aldarrikapen ekitaldi ibiltarian.

Kolektiboak jasandako oztopo guztien aurrean, eskubideak  eta  ikusgarritasuna lau haizetara zabaltzeko aukera paregabea izan zuten atzokoan. Izan ere, berdintasuna, tolerantzia eta pertsonen arteko duintasuna sustatzeko helburuarekin atera ziren. Hori dela eta, ostadar kolorez bete zuten herria, sanpelaioetako festak ere harrotasunez ospatzen direlako.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide