Bihar, ekainak 28, Sexu Askapenaren Nazioarteko Eguna izango da, eta data horri dagozkion aldarriak eta euskal presoenak uztartuko ditu Sarek azken ostiraleko elkarretaratzean. Hain zuzen, LGTBI+ kolektiboko presoen eskubideak aldarrikatuko dituzte biharko mobilizazioan. 19:45ean hasita egingo dute kontzentrazioa, eta lekuz aldatuko dute, Nafarroa kalean izango baita.