Aurreikuspenen arabera euria egin behar bazuen ere, eguraldiak ateri eutsita egin dituzte Haurren Eguneko arratsaldeko ekintzak. 17:30 aldera, buruhandi eta erraldoiek kalejira egin dute Sugarri txaranga eta Zarautz Trik taldearekin, eta horiekin batera ibili dira herriko dozenaka eta dozenaka ume nahi heldu.
Handik Iñurritzara iritsi dira, eta bertan gozagarri izan dituzte haurrek haur parkea eta apar festa. Lotsarik gabe, irrikitan itxaron dituzte ekintza horietako ilarak, eta lagun artean nahiz gurasoekin, irrifarrez igaro dute arratsaldea.