Donald Sutherland aktoreari buruzko saioa egingo dute Photomuseumen

Julene Sorarrain 2024ko ekainaren 28a

Pasa den astean hil zen aktore kanadarra eta bere lana aztertzeko asmotan, ostiral honetako saioa eskainiko diote.

Photomuseumek sustatuta eta Zarauzko Udalak babestuta, kultur hedapenerako Gela programaren barruan, ostiral honetako saioa hil berri den Donald Sutherland aktoreari eskainiko diote.

Donald Sutherland (1935-2024) Hollywoodeko aktorerik moldakorrenetakotzat hartu izan da, hainbat karakterizazio eta genero interpretatzeko erraztasunarekin, beldurgarritik hasi eta komediaraino, umore beltzetik pasatuz eta modu superlatiboan erregistro dramatiko handia lortuz.

Antzezle kanadarrak film eta telesail ezberdinen artean, berrehun ekoizpen baino gehiagotan parte hartu zuen, eta bere belaunaldiko aktore kamaleoniko handienetakoa izan zen. Ez zen inoiz Oscar sarietarako izendatua izan, baina 2017an ohorezko Oscar saria lortu zuen. Honez gain, bere ibilbide oparoagatik, besteak beste, Donostia Zinemaldiaren Ohorezko Saria jaso zuen 2019an.

Kanadako Ordenako ofizial izendatu zuten 1978an, eta 2011n izar bat jaso zuen Hollywoodeko Ospearen Pasealekuan. Aipagarriak dira honako filmetan izandako interprezioak: The dirty dozen (1968), M.A.S.H. (1970), Klute (1971), Dont look now (1973), Novecento (1976), eta Casanova (1976).

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide