Sanpelaioak 2024

Salto eta brinko, Iñurritzan barrena

Ian Ruiz Lizaso - Julene Sorarrain

Auzko kaleak musikaz eta dantzaz bete dituzte gaur goizean oilasko bilketan aritu direnek.

Gau luzea izan da Iñurritzako auzokideentzat. Goizean goiz baratxuri zopa jan ostean, kalez kale ibili dira urteroko oilasko biltzearekin. Txistuen eta trikitien soinuetan murgilduta, San Pelaio eta Iñurritza auzoetako hainbat etxeetan egin dituzte dantzak. Gaur egun ez dituzte oliaskoak biltzen, baina esker onez hartzen dituzte bizilagunek emandako laguntza ekonomikoak.

Urtero bezela, izan da hamaiketako oparoa prestatu dienik ere. Geldialdi ederra egin dute Gipuzkoa kalean, eta txakolina eta tortilla pintxoa eskuan, indaberritu dira biharamunetik festa giroan jarraitzen zutenak. Auzokideek txaloka egin die harrera behin Iñurritzara iritsi direnean.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide