Aurten 70 urte betetzen dira Zarauzko Basor tailerrean Derlan motorrak ekoizten hasi zirenetik, eta 1954-2024 urtemuga kontuan hartuta, ospakizun ekitaldiren bat antolatzeko asmotan ari da lantalde bat. Derlan & Boar izeneko facebook kontuak iragarri duenez, uztailaren 13rako jarri dute hitzordua Zarautzen.
Era berean, egitasmoan parte hartu nahi edo antolaketan laguntzeko prest egongo liratekenei ateak zabaldu dizkiete. Horretarako, facebook bidez idatzi ahal zaie antolatzaileei edo kikelaborde63@gmail.com posta elektronikoa mezua bidali. Aurki informazio zabalagoa emango dute adierazi dute.