Sanpelaioak 2024

Erromeria giroa nagusi Iñurritzan

Aritz Mutiozabal 2024ko eka. 27a, 11:45

Urtero bezala, arratsalde aparte bizi izan zuten herritarrek San Pelaio Egunez Iñurritza auzoan.

Musika Plazatik Iñurritza auzoranzko kalejira alaia herriko jaien ezinbesteko erromesaldia izan ohi da. Atzo, San Pelaio Egunez, Ustekabe txaranga, Zarautz Trik trikitilariak eta Lizarrako dultzaineroekin zeharkatu zuten herritarrek Gipuzkoa kalea, eta askok buruhandiak eta erraldoiak bota dituzten faltan, agian, goizeko topaketako konpartsekin berriz gozatzeko nahia zutelako.

Iñurritzan giro paregabe izan zuten lagun, eguraldi eguzkitsua, erromeria Erromeria.eus bakarlariaren eskutik, beroari aurre egiteko edari freskoak auzoko jai batzordeak jarritako postuan eta hainbat postu, erroskilak, puxika eta jostailuekin. Kuadrillako brusarekin zenbait, jaietako zapi urdin ugari eta aldarte sanoa. Iñurritzako zelaian sortzen den ohiko magia.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide