Nahia elkarteak Artisautza Azoka antolatu du astebururako

Julene Sorarrain 2024ko ekainaren 27a

Iazko Artisautza Azoka Lege Zaharren enparantzan. (Juan Luis Romatet)

Postuak zabalik egongo dira Lege Zaharren enparantzan, goizeko 12:30tik iluntzeko 20:30era arte larunbatean, eta 10:30tik 20:30ra igandean.

Nahia Zarauzko Artisten Elkarteak antolatuta, Artisautza Azoka izango da asteburuan zehar. Produktuak erosteko aukera ez ezik, artisauekin harremanetan jartzeko eta beraiek lanean ikusteko parada izango dute bertaratzen diren herritarrek zein bisitariek.

Bitxiak, oihalak, poltsak, egurrarekin egindako gaiak, horiek guztiak eta gehiago aurkituko dituzte azokan. Postuak zabalik egongo dira Lege Zaharren enparantzan, goizeko 12:30tik iluntzeko 20:30era arte, larunbatean, eta 10:30tik 20:30ra, aldiz, igandean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide