Sanpelaioak 2024

Gatza eta piperra, txosnetako plan ederra

Ian Ruiz Lizaso 2024ko eka. 26a, 17:00

Hasieran eguraldiak lagundu ez arren, herriko gazteek Munoako txosnagunea sukalde bihurtu dute.

Eguardiko 12:30etan Hiruputzu gaztetxearen aldeko paella lehiaketa antolatu dute Munoako Plazan. Herritarrak kuadrilletan gerturatu dira, eskuetan erosketa poltsak zituztelarik, eta behin sua piztuta, paellak sukaldatu dituzte. Bazkalostean eguraldia hobetu da eta jendea festa giroan murgil da.

Gaurko txosnaguneko egitarauaren arduradunak Danda eta Hiruputzu izan dira, eta egunarekin jarraitzeko hainbat jarduera antolatu dituzte. Zaratak eskainitako kontzertuak emango dituzte Mäte eta Reclusion taldeek, 20:00etan; Nakar eta Ezezez taldeek, aldiz, 22:30ean. Gaua girotzeko, Dubai eta Arizonako Billy DJ-ak ere izango dira bertan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide