Sanpelaioak 2024

Iñurritzako bizilagunek dantzan ospatu dute San Pelaio eguna aurten ere

Jabi Gonzalez Toston

Auzoko zabalgunean eskaini dute ohiko emanaldia, eguerdian, dozenaka lagunen aurrean.

Usadioari jarraituz, Euskal Dantza emanaldia eskaini dute aurten ere Iñurritza auzoko bizilagunek San Pelaio egunean. Hogei bat dantzarik parte hartu dute eta dozenaka lagunen aurrean aritu dira, Iñurritzako zabalgunean, agertokitik doinua jarri dieten txistulari eta danbolindarien erritmora.

Dantzariek, gainera, publiko artean ziren bi lagun atera dituzte plazara eta aurresku bana eskaini diete. Hala, dantzariak nahiz bertaratuak gustura aritu dira jai giroan festa eguna ospatzen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide