Sanpelaioak 2024

Txikiek egin dute erraldoi goizeko topaketa

Ian Ruiz Lizaso

Gaur goizean Erraldoi eta Buruhandien Zarauzko VI. Topaketa izan da. Nahiz eta eguraldiak ez lagundu, guztiek gozatu dute festa giroaz.

Lege Zaharren Enparantza jendez bete da Erraldoi eta Buruhandien Zarauzko VI. Topaketarekin. Gaztelumendi Mendillorriko konpartsak, Buztintxuri erraldoi eta buruhandien konpartsak eta Zarauzko erraldoi eta buruhandien elkarteak hartu dute parte. Dultzaineroak ere bertan izan dira. Kalejiran zeharkatu dituzte herriko kaleak Musika Plazara iritsi arte. Bertan, erraldoi konpainia bakoitzak dantza ezberdinak egin eta herritarrek musikaz gozatu dute. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide