Sanpelaioak 2024

Baltsa lasterketarekin hasi dute San Pelaio eguna

Julene Sorarrain 2024ko eka. 26a, 12:30

San Pelaioko jaien barruan, gaurko txosnetako egitaraua Danda eta Hiruputzu gaztetxeak antolatu dute. Lasterketaren ostean, gaztetxearen aldeko paella txapelketa eta bingo musikatua izango dira Munoan.

San Pelaio eguneko ohiturekin jarraituz, gaurkoa balsa lasterketarekin hasi dute. Goizean goiz hasi dira gazteak moilara gerturatzen eta uretara sartzen, talde bakoitzak egindako balsetan. Txupina lehertu eta hasiera eman diote lasterketari. Moilatik irten eta hondartzara hasi dira etortzen paladak emanez, izan ere, bidean olatuek jaurti ditu batzuk uretara. Behin hondartzara iritsi direnean, korrika igo dituzte baltsak Munoaraino, familiartekoak eta lagunak animatzen zituztelarik.

Gaur, 12:30 aldera Hiruputzu gaztetxearen aldeko paella txapelketa egingo dute Munoan. Jarraian, 15:30ean, bingo musikatua izango da, eta 18:00ak aldera, berriz, Debrassband taldearen ikuskizuna. Iluntzean Zaratak antolatutako kontzertuak eskainiko dituzte Mäte eta Reclusion taldeek 20:00etan; Nakar eta Ezezez taldeek, aldiz, 22:30ean. Gaua girotzeko Dubai eta Arizonako Billy DJ-ak ere izango dira bertan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide