Zarauzko Udaltzaingoak trafikoa zaindu eta kontrolatzeko martxan jarritako kanpainen plangintzaren baitan, ekainean hainbat kontrol gauzatu ditu. Azkenak, ibilgailu eta motorren baldintza teknikoak ikuskatzeko egindako kontrolak izan dira, beharrezkoak diren dokumentuak (IAT-ITV, asegurua...) eguneratuta eta indarrean daudela ziurtatzeko.
Ekainaren 3tik 7ra ibilgailuetan ezarri zen fokua. Tarte horretan, 168 ibilgailu gelditu zituzten guztira eta, kasu guztietan, dokumentazio guztia era egokian zegoen. Ekainaren 15ean motoen txanda izan zen eta, gelditu zituzten 7 motorretatik, bi kasutan isunak jarri ziren, indarrean behar ziren dokumentuetan akatsak zirelako.