Sanpelaioak 2025

Guka Telebistak zuzenean emango ditu sanpelaioetako danborradak

Erredakzioa

2024ko San Pelaio jaietako haurren danborrada. (GUKA)

Haurren danborradako zuzenekoa 19:45ean hasiko da; helduena, berriz, 23:45ean hasiko dira ematen.

San Pelaio bezpera da gaur, eta, urtero legez, danborrak astinduko dituzte haurrek zein helduek herriko kaleetan barrena. Ikustera joan ezin dutenek, Guka Telebistan eta Zarautz Guka webgunean jarraitu ahal izango dituzte bi ekitaldiak, zuzenean.

Zehazki, 19:45ean hasiko da haurren danborradaren zuzenekoa; helduena, berriz, 23:45ean hasiko dira ematen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide