Gaur eguardian hasiko dira herriko sanpelaioko jaiak. Goizean, Zuzendari Nagusiak botako du txupinazoa udaletxeko balkoitik. Aurten, Maddi Garcia izango da lan hori burutuko duen zuzendaria. Gainera, herritar guztientzat 3000 zapi prestatu dituzte festak kolore urdinez janzteko. Suziriak bota ondoren, festarekin hasiko dira buruhandi, erraldoi eta Igandea txarangaren eskutik.
Hemen ikus daiteke aurtengo festen egitaraua.
Gaur, asteartea. San Pelaio bezpera
12:00.Suziriak eta txupinazoa udaletxeko balkoian. Alkateak makila emango dio Haurren Agerraldiko Danbor Nagusiari. Ondoren, kalejira erraldoi eta buruhandiekin, Igandea txarangarekin.
14:30.Bazkaria, txosnagunean, eta gero, Iago magoa.
18:30.Poteo girotua Igandea txarangarekin, Iñurritzan.
18:30.Haurren 44. Agerraldia. Irteera Azken Portu, Iñurritza, Vista Alegre eta Itxasmenditik.
19:30.Atzarbale txaranga, txosnagunetik.
21:30.Lege Zaharren Enparantzan danbor talde guztiek elkarrekin joko dute.
23:15.Helduen danborrada herriko elkarteek antolatuta.
23:45.San Pelaio Makila emango diote Karmele Alberdiri, Lege Zaharren Enparantzan.
00:00.Bandera igoera, txupinazoa eta Pelaioren ereserkia, Zarauzko Musika Bandak jota, Lege Zaharren Enparantzan.
Aldi berean,alkohol kontsumoari lotutako arriskuak prebenitzeko eta murrizteko kanpaina, malekoian.
00:00.Bandera igoera eta txupinazoa Iñurritzako zelaian.
Ondoren,erromeria Bide Batez taldearekin, Iñurritzako zelaian.
00:15-02:00.Puntu morea, Musika Plazan.
00:15.Kresala taldearen emanaldia, Musika Plazan.
00:30.Kontzertuak txosnagunean, Skareggekasko eta Borla taldeen eskutik.
Ondoren, Bermuda Kolektiboa DJa. Aldi berean,danborrada herriko kaleetan zehar.
Bihar, asteazkena. San Pelaio eguna
09:00.Diana, trikitilari eta dultzaineroekin. Aldi berean,goiz eresia txistulariekin, Iñurritzan.
11:00.Meza nagusia, San Pelaio ermitan.
11:00.Baltsa lasterketa, moilatik.
11:30.Erraldoi eta Buruhandien Zarauzko VI. Topaketa. Bidasoako, Buztintxuriko eta Zarauzko erraldoi eta buruhandiekin, Lege Zaharren Enparantzan.
12:00.Erraldoi eta buruhandien kalejira.
12:30.Aurreskua Iñurritzako gazteek eskainia, zelaian.
12:30.Gaztetxearen aldeko paella txapelketa, txosnagunean.
13:00.Zarauzko Musika Bandaren kontzertua, merkatuko lehen solairuan.
15:30.Bingo musikatua, txosnagunean.
17:30.Kalejira Ustekabe txarangak, Zarautz Trik trikitilariek eta Lizarrako dultzaineroek girotuta, Musika Plazatik Iñurritzara.
18:00.Erromeria.eus taldea, Iñurritzako zelaian.
18:00.Debrassband taldearen ikuskizuna, txosnagunean.
20:00.Larrain dantza herrikoia Lizarrako dultzaineroekin, Iñurritzako zelaian.
20:00.Mate eta Reclusion taldeak, txosnagunean.
20:30.Kalejira, Musika Plazara itzulera.
22:00-00:00.Puntu morea, Musika Plazan.
22:30.Dantzaldia Akerbeltz taldearekin, Musika Plazan.
22:30.Nakar eta Ezezez, txosnagunean.
Ondoren, Dubai eta Arizonako Billy DJak. Aldi berean, erromeria Izer eta Alabierrekin Iñurritzan.
00:00-03:00.Arriskuen murrizketarako Testing zerbitzua, drogei buruzko informazio eta analisi zerbitzua, Munoan.
Etzi, osteguna. San Pelaio Bigarrena
05:30.Iñurritza elkartean baratxuri zopa, Iñurritzako jai batzordeak eskainia.
06:00.Oilasko biltzearen hasiera.
11:00-14:00.Haurrentzako egurrezko jolasak, Frontoi Txikin.
12:00.Erraldoi txikien kalejira Imuntzo trikitilari eskolako trikitilariekin, Lege Zaharren Enparantzatik hasita.
13:00.Apaxi ipuin kontalaria, txosnagunean.
13:00etatik aurrera, presoen aldeko talo jana, txosnagunean.
13:30.Oilasko biltzearen amaiera, Iñurritzako zelaian.
15:30.Lur eta Markelen kontzertu akustikoa, txosnagunean.
17:00.Herri olinpiadak, txosnagunean.
17:00.12 urtetik gorakoentzako gunea, Iñurritzan: puzgarriak, estanpazio tailerra eta ginkana.
17:30.Kalejira Sugarri txarangarekin eta Zarautz Trik taldearekin, buruhandi eta erraldoiek lagunduta. Musika Plazatik Iñurritzara.
Ondoren, haur parkea, Iñurritzan, eta apar festa, pilotalekuan.
18:30.Erromeria Gauargi taldearekin, Iñurritzan.
18:30.Drag Pelayon prozesio musikatua, txosnagunean.
20:30.Kalejira, Musika Plazara itzulera.
22:00.Disko festa Oihan Vegarekin, Musika Plazan.
22:30.Bertso jaialdia Iñurritzan. Bertsolariak: Jone Uria, Andoni Egaña, Markel Eizagirre, Joanes Illarregi eta Oihana Iguaran. Gai jartzailea: Ion Zaldua.
22:30.Ibil Bediren eta Fresa Morango DJaren kontzertuak, txosnagunean. Ondoren, Bat-Bitan taldea, Iñurritzan.
Ekainak 28, ostirala
09:00.Goiz eresia txistulariekin, Iñurritzan.
11:00.Meza nagusia, San Pelaioko ermitan.
Ondoren, hamaiketakoa Iñurritzako jubilatuen elkartean auzoko jubilatuentzat, Iñurritzako jai batzordeak eskainita.
11:30.Haur jolasak, Iñurritzako zelaian.
14:00.Gibel jana Iñurritzan, oilasko biltzean parte hartu dutenentzat.
19:00.Herri kirolak Joseba Ostolaza harri eskolakoekin, Iñurritzan.
20:00.Parrillada.
22:00.Kontzertuak: GZR, Alarma Morea eta Fan&Go, Iñurritzako zelaian.
00:00.Banderaren beheratzea eta festen amaierako txupinazoa.