Aritzbatalde kiroldegiko datorren ikasturterako eskaintza prest dute, eta dagoeneko zabaldu dute jardueretan izena emateko epea. Herritarrek bi modutara egin dezakete hori: batetik, kiroldegiko harrerara bertaratuta; eta bestetik, online, norbere sarbidea erabilita. Plazak iriste hurrenkeraren arabera izendatuko dituzte, eskatzaileak alta orria ofizial eguten duenean. Lekua lortzen duenak, ikastaroan hasi egin beharko du, ez baitute bajarik onartuko hurrengo hilera arte.
Abuztuaren 31an argitaratuko dituzte irailaren 15ean hasiko diren taldeak. Horiek osatzen ez badira, irailaren 20an argitaratuko dituzte urriaren 1ean hasiko direnak. Data horietan informazio gehiago zabalduko dute Zarauzko Udalaren webgunean, @ZBizia X (lehen Twitter) sare sozialean eta kiroldegiko informazio puntuetan.
Bestalde, 2024/2025 ikasturteko Aritzbataldeko igeriketako ikastaroen informazioa datozen egunetan argitaratuko dute. Informazio gehiago eskuratzeko 943-00 51 23 telefono zenbakira deitu edo kiroldegiko harrerara jo dezakete herritarrek.