Zarauzko 41. Argazki Rallyaren sari banaketa egin dute

Julene Sorarrain 2024ko ekainaren 24a

Aurreko maiatzean egin zuten argazki lehiaketa eta aurreko ostiralean banatu zizkieten sariak irabazleei Torre Luzean.

Urtero bezala, Zarauzko Argazkizale Elkarteak antolatutako Fernando Maiztegiren Oroimenezko Argazki Rallya jokatu dute eta aurreko ostiralean, lehiaketaren irabazleei sariak banatu zizkien Torre Luzeako aretoan. Bertan izan ziren Aitor Juaristi elkarteko lehendakaria eta kideak eta baita Irune Urbieta Kultura zinegotzia ere, sariak banatzeko.

Guztira 40 pertsona aurkeztu ziren lehiaketara eta aurkezpenean partehartzaile guztien lanak erakutsi zituzten. Jarraian, sari banaketa egin zuten. Aurten lehenengo saria Javier Lopezi eman diote; bigarrena, Jose Miguel Romerori; eta hirugarrena Antonio Valenciari. Argazki onenaren saria Gorka Etxebarriariak eskuratu du. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide