Herriko abesbatzek Frontoi Txiki alaitu zuten Musika Egunean

Julene Sorarrain 2024ko eka. 22a, 13:30

Atzo arratsaldean eskaini zituzten kontzertuak Frontoi Txikin; Txinpirin abesbatzako gazteek eman zioten hasiera jaialdiari, eta jarraian, Zarazte eta Zarauzko Abesbatzaren emanaldiak eskaini zituzten.

Musikaren Egunarekin batera, hiru kontzertu eskaini zituzten Zarauzko abesbatzek atzo arratsaldean Frontoi Txikin. Txinpirineko gazteek ekin zioten jaialdiari 19:00tan, eta hainbat herritar erakarri zituzten frontoira beraien ikuskizuna entzutera.

Jarraian, 21:30etan, Zarazte abesbatzakoen txanda izan zen eta hauen emanaldiaren ondoren, Zarauzko Abesbatza etorri zen. Hainbat kantu abestu zituzten eta gauaz gozatu zuten emanaldia ikustera gerturatu ziren herritarrek.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide