Asteburu honetan hasiko da traineru denboraldia Zarauzko bi traineruentzat, ETE eta KAE1 lige hasierarekin. Emakumeak izango dira estropadak jokatzen aurrenak, gaur baitute hitzordua ETE ligakoek, Astilleron (Kantabria, Espainia). 16:45ean hasiko dira lehian; banakako erlojupekoa izango da –kale bat, hiru luze–.
Bihar, berriz, KAE1 liga abiatuko dute: 12:25ean izango dira estropadak, Pasai Donibanen (Gipuzkoa). ETE ligakoek bezala, horiek ere banakako erlojupekoarekin hasiko dute liga, eta lau luze egingo dituzte.