'Pelaio Pelaio' ereserkia, 100 urtez herriko jaietan

Julene Sorarrain 2024ko eka. 22a, 11:00

Ereserkiaren partitura eta letra idatzirik argitaratu zenaren mendeurrena ospatuko dute aurten.

Jose Maria Azkue Goñi (Errenteria, 1870) idazle frantziskotarrak duela 100 urte euskaraz idatzi zuen Zarauz´ko zaindaria Pelayo Doneari Bederatziurena, 1924ko maiatzaren 13an argitaratua.

Liburuxka hiru atalek osatzen dute, besteak beste, San Pelaio inguruan jasotako datuekin idatzitako historia laburra, Santuaren omenez sortutako Bederatziurrena, eta egun kantatzen den San Pelaio ereserkia. Musika Juan Jose Natividad Garmendia Iraola (Meñaka, Bizkaia, 1883), konpositore frantziskotarrak sortu zuen. Biak, Zarauzko Frantziskotarren komentuko elkartean izan ziren.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide