Haur Kultur Taldeak aurkeztu ditu haurren danborradako zuzendariak

Ian Ruiz 2024ko eka. 22a, 10:00

Haurren danborradako zuzendariak. (Haur Kultur Taldea)

Haur Kultur Taldeak San Pelaioko haurren danborradako prestakuntza guztiak aurrera eraman ditu. Urtero bezala lau zatitan banatuko dute, lau kolore eta lau ibilbideekin, hau da, herriko lau auzo ezberdinetatik.

Vista Alegre auzotik, txikienak iñude eta bañeroz aterako dira. Danbor eta barril jotzaileak kolore horiz jantziko dira. Maddi Garcia Alustiza eta Clara Saizabal Esnalek zuzenduko dute, Igandea txarangaren laguntzarekin; Garcia, gainera, ekitaldiko zuzendari nagusia izango da.

Iñurritzatik, arrain saltzaile eta arrantzaleak desfilatuko dute. Danbor eta barril jotzaileak kolore urdinez jantziko dira. Amale Tamayo Murga eta Jare Iruretagoiena Zabala izango dira zuzendariak; Mauxitza txarangaren eskutik abiatuko dira.

Azkenportutik, plantxatzaile eta arotzak aterako dira. Danbor eta barril jotzaileak kolore berdez jantziko dira. Beñat Zabaleta Orella eta Aiur Zulaika Azkuek zuzenduko dituzte gazteak, Gau-Erdi txarangaren laguntzarekin.

Azkenik, Itsasmenditik, baserritarrak aterako dira. Danbor eta barril jotzaileak kolore gorriz jantziko dira. Anne Lasa Iribar eta Sara Gonzalez-Echavarri Gesalaga izango dira zuzendariak, Pasai txarangaren eskutik.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide