Hondartzan suak egitea debekatua dagoela gogorarazi du udalak

Julene Sorarrain 2024ko eka. 23a, 09:00

Mareak gora egiten duenean asko murrizten da bere azalera eta, suak egin ezkero, bertan sortutako hondakin guztiak uretara isuriko lirateke.

Hondartzako ordenantzak, bere 12. artikuluan, espreski debekatzen ditu suak hondartzan egitea. Udalak adierazi du arau hau urte osoan zehar errespetatu behar dela, baina San Joan bezperan, bereziki garrantzitsua da gogoraraztea, ezin direla egun honetan ain ohikoak diren suak piztu.

Zarauzko hondartzaren ezaugarri bereizgarriengatik, mareak gora egiten duenean asko murrizten da bere azalera eta, bertan suak egin ezkero, bertan sortutako hondakin guztiak uretara isuriko lirateke. Udalak zarauztarrei zentzuz jokatzeko eta hondartzako legedia errespetatzeko deia egiten die.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide