Jiu Jitsu Zarautzek ate irekiak eskainiko ditu bihar

Ian Ruiz 2024ko ekainaren 21a

Jiu Jitsu ate irekiak. (utzitakoa)

Herritar gazteek arte martzialak ezagutzeko antolatu dute. Erabat doakoa da.

Larunbat honetan, ekainak 22, Jiu Jitsu Zarautz zentroak ate irekiak eskainiko ditu, goizeko 10:00etan hasita. Herritar eta inguruko gazteentzako izango da, defentsa pertsonaleko arte martzialak probatu ahal izateko. Abendaño industriagunean (2, 9) egingo dituzte ate irekiak eta informazio gehiagorako 631-78 95 16 telefono zenbakira deitu daiteke.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide