Lapurdi kaleko organikoen edukiontzien inguruko deia egin du UKUEk

Julene Sorarrain 2024ko eka. 21a, 15:30

Lapurdi kaleko edukiontziak. (UKUE)

Datozen egunetan txartelik gabeko edukiontzi irekia ezarriko dute gune horretako bizilagunentzat.

Obrak direla eta, Lapurdi kaleko tren geltokiko bilketa guneko organikoen ohiko edukiontzia ordezkatu behar izan dute. Ondorioz, datozen egunetan txartelik gabeko edukiontzi irekia erabiliko dute gune horretako bizilagunek. Hori horrela, UKUEk herritarrei eskatzen die edukiontziaren erabilera egokia egin dezatela.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide