Zarauzko hiribusa udako ordutegiarekin hasiko da bihar

Ian Ruiz 2024ko eka. 23a, 12:00

Zarauzko Hiribusaren argazki bat.

Herriko behar guztietara moldatuko da eta hainbat aldaketa izango ditu.

Bihar, astelehena, udako zerbitzuari emango diote hasiera. Aldaketen artean, Hiribusaren 3. lineak aldakuntzak izango ditu aste tartean. Bestalde, Linea Mistoen ibilbidea Talaimendi eta Kanpineko auzoetara gerturatuko da. Bi linea hauek ere Astiko kirol gunera gehiago hurbilduko dira.

Ordutegi eta ibilbide berrien informazioak eskuragarriak daude www.zarauzkohiribusa.org webgunean eta geltokietako markesinetan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide