Fiesta en el vacio, Forma Norte eta Tetas Frias taldeek joko dute bihar Hiruputzun

Julene Sorarrain 2024ko eka. 20a, 15:30

Fiesta en el vacio. (utzitakoa)

Kontzertuak 21:30ean hasiko dira eta ateak ordu bete lehenago irekiko dituzte; sarrerak sei euro balio du. 

Lege Berria kolektiboak antolatuta, hiru talde entzuteko aukera izango da bihar Hiruputzu gaztetxean, 21:30ean hasita. Lehena Fiesta en el vacio da, Luna Cedron bakarlariaren proiektua.  Cedronek poesia sortzen du flamenkoa eta synth pop generoak nahasiz. Bere azken lana Atarraya bost abestik osatzen dute eta Helen Island artistarekin batera kaleratu du. 

Bigarren taldea, aldiz, Bilbotik (Bizkaia) dator. Vulk taldeko kideek osatu dute Forma Norte eta 2022an kaleratu zuten beren lehen proiektua, zortzi abestiz osatua. Aurreko martxoan, Larsen azken aurrerapen abestia aurkeztu zuen.

Azken talde hau, Tetas Frias, Bartzelonako (Herrialde Katalanak) hirukote batek osatzen du eta elektronika eta punk generoan dago oinarrituta haren proposamena. Macrofestival, beren azken aurrerapen abestia aurkeztuko dute ostiral honetan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide