Belen Altuna idazleak bere azken liburua aurkeztuko du bihar

Julene Sorarrain 2024ko eka. 20a, 14:30

Belen Altuna. (EHU)

Aurkezpena Felipe Juaristi idazlearen eskutik egingo du. Ekitaldia Zazpi Kultur aretoan eskainiko dute, 19:00etan.

Belen Altuna irakasle eta idazleak En la piel del otro, bere lehen liburuaren aurkezpena egingo du bihar, Felipe Juaristi idazle azkoitiarraren eskutik. Idatziaren gai nagusia enpatia da. Jardunaldia Zazpi Kultur aretoan egingo dute, 19:00etan. Sarrera doakoa izango da lekua bete arte. 

"Era berean, filosofia eta psikologia moralean, tradizio arrazionalistak erabiltzen dituen argudioak aztertzen ditu. Tradizio horrek garrantzia ematen dio norberarena ez den ikuspegia onartzeari, haren tokian eta rolean egoteari. Baina hori guztia ulerturik ezagutzaren bidetik, ez sentimenduarenetik", azaldu du Altunak.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide