Urteko ohiko batzar nagusia egingo du Salbatore Mitxelena Ikastolako kooperatiba elkarteak, uztailaren 8an, astelehena. Hitzordua kooperatibak plazan duen egoitzan egingo da, hiru deialdi egin dituzte, lehenbizikoa 17:00etan, bigarrengoa 17:30ean eta azkena, 18:00etan. Lehen deialdian, batzarra hasteko behar den bazkide kopurua aurkeztuz gero, bilera hasi egingo da.
Arduradunek aurreratu dutenez, honako hau izango da eguneko lan zerrenda:
1. Aurreko batzarreko onespen-txostenaren irakurtzea eta lehendakariarekin batera 15 egun barru, Batzar honen akta onartuko duten bi bazkideen aukeraketa, nortzuk sinatuko duten akta idazkariarekin batera.
2. 2023. ekitaldiko kudeaketa aztertzea, ikuskaritzaren iritzia azaltzea, urteko emaitzen banaketaren proposamena eta hala balegokio, onartzea. (Bozka)
3. 2024-2025 ikasturterako aldizkako ekarpenak eta, hala balegokio, onartzea. (Bozka)
4. Batzordea.
5. Zuzendaritza.
6. Galde-eskeak.
Interesatuek ekainaren 21etik aurrera izango dute eskuragarri batzarrean aurkeztuko den dokumentazioa, Salbatore Mitxelena Ikastolako idazkaritzan.