Frantziako aldaketa sozialen inguruko saio bat eskainiko dute Photomuseumen

Ian Ruiz 2024ko eka. 21a, 09:00

Jean-Grabiel Perioten argazki bat.

Jean Gabriel Périot dokumentalgilearen film labur bat erakutsiko dute. Sarrera doakoa da.

Photomuseumek eta Udalak babestutako ekitaldia da, kultura hedapenerako Gela programaren barruan. Film eta argazki artxiboetatik abiatuta Frantziako historiaren ikuspegi politikoaren egoera aldarrikatu nahi da. Ostiral hontan lekuratuko da arratsaldeko 18:00etan.

Périotek ikusleekiko gertutasuna uztartzen du bere lanetan. Azkenengo honek, dokumental onenaren Cesar saria jaso zuen 2023an Frantziako Zine Akademiaren eskutik.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide