Zortzi puntuko gai zerrenda osatu dute, eta horien artean, Urola Kostako Udal Elkarteko organoetarako udal ordezkarien izendapenaren aldaketa egingo dute. Hona hemen zerrenda osoa:
- 2024ko maiatzaren 30eko bilkuraren akta onartzea.
- Alkatetzaren dekretuen kontrola: 2024ko maiatzaren 27tik ekainaren 14ra.
- Tokiko gobernu batzarraern erabakien kontrola: 2024ko maiatzaren 27tik ekainaren 10era.
- 2023. urteko Kontu Orokorra onartzea.
- Urola Kostako Udal Elkarteko (UKUE) organoetarako udal ordezkarien izendapenaren aldaketa.
- Dedikazioak eta horien ordainsariak, EH-Bildu udal taldeak proposatutako aldaketa.
- PSE-EE udal taldeak aurkeztutako proposamena: Ekialde Hurbileko muturreko indarkeria egierari buruzko mozioa.
- Eskari-galderak.
Ohi bezala, zuzenean jarraitzeko aukera izango da Guka Telebistan eta Zarautz Guka webgunean.