Dantza eta antzerkia nagusi aurtengo Kalerkiren egitarauan

Julene Sorarrain 2024ko eka. 20a, 12:00

Ezkerretik hasita, Aritz Salamanca, Irune Urbieta Kultura zinegotzia, Nagore Irastorza Kultura teknikaria eta DAB Dantza konpainiako dantzariak. (Julene Sorarrain)

Uztailaren 4tik 6ra bitartean ospatuko dute antzerkiaren eta arte eszenikoen jaialdia Zarauzko kokapen ezberdinetan. Guztira hamalau ikuskizun eskainiko dituzte.

Atzo arratsaldean aurkeztu zuten aurtengo Kalerki jaialdiaren egitaraua, Santa Klarako komentuko belardian. Bertan izan ziren Irune Urbieta Kultura zinegotzia eta Nagore Irastorza Kultura teknikaria ekitaldia aurkezteko, Tio Teronen Semeak konpainiako kide Aritz Salamancarekin eta DAB dantza konpainiako dantzariekin batera.

Aurtengo jaialdiak hamalau ikuskizun jasoko ditu, eta urtero bezala, herriko hainbat gune izango ditu eszenatoki: Villa Manuela, malekoia, Frontoi Txiki, Munoa plaza, Santa Klara, Alde Zaharra... Eta aurten, lehen aldiz, Amalur parke berrian ere izango da ikuskizunik. Euskal Herriko bost obra eskainiko dituzte, eta proposamen gehien herrialde katalanetatik etorriko da, Kataluniatik eta Valentziatik zehazki. Era berean, Piti Peta Hofen Show ikuskizuna aurkeztuko dute Frantziako Compagnie LPM. Los Putos Makinaseko kideek. 

Amaieran, DAB Dantza konpainiakoek Noeud pieza laburra dantzatu zuten, Cristobal Balentziagaren eta Eduardo Chillidaren garaiko interpretazio berritzaileetan oinarrituta dagoena.

EGITARAUA

Uztailak 4, osteguna

  • Euskorleans, Kukai Dantza (Euskal Herria). Udaletxea (ibiltaria), 18:30ean.
  • Wellcome & Sorry, Ganso y Cía (Euskal Herria). Santa Klara, 20:00etan.
  • Noeud, DAB dantza (Euskal Herria). Frontoi Txiki, 21:00etan.
  • B.O.B.A.S. Banda Orquestal Benéfica de Actor Sepulcrales, Jimena Cavalleti (Valentzia). Amalur parkea, 22:30ean.

Uztailak 5, ostirala

  • Los Mañas, Cia. Lucas Escobedo (Valentzia). Modelo aretoa (ibiltaria), 19:00etan.
  • Check-out, Adrián Conde (Asturias). Villa Manuela, 20:00etan.
  • Ohlimpiadas, Cia. La Sincro (Galizia). Frontoi Txiki, 21:00etan.
  • Piti Peta Hofen Show, Champagnie LMP. (Frantzia). Santa Klara, 22:30ean.

Uztailak 6, larunbata

  • Birakolore, Zurrunka Teatro & La Semilla Voladora (Euskal Herria). Modelo aretoa (ibiltaria), 18:00etan.
  • Gran sonata, Cia. Le Puant (Catalunya). Villa Manuela, 19:00etan.
  • Kasumay, Circo Los (Catalunya). Frontoi Txiki, 20:00etan.
  • Haurreskolari, Tio Teronen Semeak (Euskal Herria). Malekoia (Dama), 21:00etan.
  • En tierra de nadie, DA.TE Danza (Andaluzia). Munoa, 22:30ean.
  • Calacas, L'Estranya Cia. (Catalunya). Munoa (ibiltaria), 23:30ean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide