Zarautz-Bilbo autobus zerbitzuaren udako ordutegia bihartik martxan

Aritz Mutiozabal 2024ko eka. 19a, 16:30

Bilbora joaten den autobusaren geltokia.

Irailaren 30era bitartean iraungo du, eta Donostiatik irten eta ordu erdiro egingo du geldialdia; Bilbotik aterata, ordubetera iritsiko litzateke herrira.

Bilboko aireportura joan-etorria egiten duen autobus zerbitzuak ordutegi berria izango du bihartik aurrera. Uda sasoiko ordutegia jarriko da indarrean eta irailaren 30era arte iraungo du. Beraz, DO04 lineako autobusak Donostiako autobus geltokitik irtengo dira ordu erdiro, 04:30etik 21:30era, eta zerbitzu guztiek geldialdia egingo dute Zarautzen hamabost minutuero, betiere abiapuntu hori duen tiketa erosi bada.

Bilboko aireportutik lehen irteera 06:15ean izango da eta ondoren, 07:15etik 00:00era bitartean 30 minutuero izango da zerbitzua. Txartelak eskuragarri daude webgunean, auto salmentako makinetan edo leihatiletan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide