Abuztuaren 1ean izango da Los 40 Summer Live jaialdia

Aritz Mutiozabal 2024ko eka. 19a, 13:30

Hamalau artista ariko dira zuzenean; besteen artean, oihartzun nabarmena izan duen Vicco abeslaria eta Noan zarauztarra.

Los 40 Summer Live jaialdi ibiltaria uztailaren 9an abiatuko da Caceresen (Extremadura, Espainia) eta abuztuaren 8ra arte iraungo du, A Coruñan (Galizia) eskainiz azken ekitaldia. Azken urteetan bezala, jaialdiak parada egingo du Zarautzen: Dama aurreko zabalgunean izango da emanaldia, abuztuaren 1ean.

Gainera, zehaztu dituzte kantuan ariko diren artistak nortzuk izango diren: Nochentera abestiarekin ezagun egin den Vicco, Soge Culebra, Charlie USG, La Beba, Walls, Ruslana, Paula Koops, Bombai, Polo Nández, Mayo, Lemot y Ela Taubert.

Aipatutako horiekin batera, Noan zarauztarra ere ariko da; egun Asturiasen bizi den Iñigo Samaniegoren bakarkako proiektua da, eta, besteak beste, Bernidorm Festen aritu da. Jaialdia David Álvarez disko jartzaileak girotuko du.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide